2015-09-26

OHIKO HEZKUNTZA SISTEMA ETA IRAKURKETA






http://www.quo.es/var/quo/storage/images/ciencia/noticias/mama_estoy_estresado/51120-1-esl-ES/mama_estoy_estresado_ampliacion.jpg
Indarrean dagoen Hezkuntzan goizegi eskolaratzen dira haurrak, geletako ratioa oso kopurutsua izateaz gain, sistema gero eta zurrunagoa nahiz konpetitiboa da ordutegi zorrotz nahiz azterketetan oinarrituta baitago. Ez dugu ahaztu behar eskolaz kanpoko ekintza asko eskaintzen direla, gainera, gero eta haur gazteagoentzat zuzenduak . Askotan, umeen aisialdi osoa betetzen dute.
Hauek guztiak,  haurtzarotik jasaten duten presioa isladatzen du ez baitzaie  bat bateko jolasa, sormena eta erreflexioari lekurik uzten.
Ume batek irakurtzen ikas dezan, lehenik eta behin liburuekin esperimentatu behar du, behar beste materiala eskuragarri izan, eta ekintza horretan lagunduko dion heldua ondoan izatea ere bai. Hau guztia, ordea, ez da nahikoa. Haurrak egite hori eskatu behar luke, hau da, irakurketarekiko interesa izatea hain zuzen. Ekintza hau burutzen hasteko momentua itxaron behar da haurra behartu gabe.

Eskolan ikasketa prozesua bizkortzen denean, adibidez, umea prest egon aurretik irakurketa-idazketa prozesua martxan jartzen bada, haurrari estresaldia sorrarazten zaio. Horren ondorioz, prozesu hori behar bezala aurrera eramateko beharko litzateen ziurtasuna eta autonomia galduko luke. Gainera, helduaren itzalpean egotera ohitzen da uneoro zer egin behar duen jakiteko. Ondorioz, ikasketa hori ez da motibagarria ezta esanguratsua ere izango.
Gaur egungo hezkuntza sisteman, ez da kontuan hartzen ume bakoitzak duen heldutasuna maila edukiak abian jartzeko, eta eskola gehienetan, ezta haurren interesa ere ez. Curriculum delako dokumentuak markatzen duena egiten da eta adinaka sailkatzen dira edukiak.
Hau guztia, haurrak berezkoa duen ikasteko eta ezagutzeko gaitasuna zapalduz doa. Presiopean somatzen du bere burua kanpoko inposaketa horiek beraien barne garapen momentuarekin bat ez datozelako. Hezkuntza sisteman aurrera doazen einean, desmotibazioa hareagotzen da. Horren ondorioz, umearen ikasteko gogoak berpiztearren, hainbat programa martxan jarri beharrean dira eskola askotan.
 ............................................................................................................................................
Zenbait pedagogia alternatiboak: 
 -Ikusi konfidantzaren pedagogia: Arizmendi ikastola
 -Ikusi erreportaia: "La educación prohibida"
 -www.demicaalmundo.com
 
 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina