Hori uste du pertsona askok eta zenbaitek argi eta garbi esaten du. Irakaskuntza uniformatzea bilatzen duen moda bat dela, irakasle guztiek bere lana modu berean egitea nahi duena... Guk diogu, ordea, inolako zalantzarik gabe, ez dela moda soil bat, ez eta asmatu berri den zerbait ere.
Gauza bat "modan" dagoela esaten denean, zerbait iragankorra dela esan nahi da, aldakorra dela; izatez, urtetik urtera aldatu ohi da; denboraldi berea asko "eramaten" da eta hurrengoan, ordea, erabat desagertzen... Aldaketa estrukturalak, berriz, gauzatzeko denbora asko eta ahalegin handia eskatzen dutenak, ez dago esaterik moda iragankor baten fruitu direnik... Eta egitura indibidualista edo lehiakor batetik egitura kooperatibora igarotzeak aldaketa estruktural garrantzizkoak egitea eskatzen du, denbora asko eta ahalegin handia eskatzen diotenak horretan murgildu nahi duten irakasleei eta ikastegiei. beraz ikasgela bateko ikasketa egitura ildo horretan aldatzea ezin daiteke moda soil bat izan...
Bestalde, ikasketa kooperatiboaz ari garenean, ez gara oraintxe "asmatu" berri den zerbaitez ari: pedagogiaren hastapen zientifikoetatik aldeztu eta erabili izan den ikasketa egitura da, azken mendeotako hainbat hezkuntza esperientzietan aplikatu dena.
Ekar ditzagun gogora, adibidez, nekazari auzoetako ikasgela bakarreko eskolak, edota aurreko mendeko lehen erdian garatu ziren eskola aktiboaren pedagogia proposamenak.
Ez da, hortaz, moda bat, baizik eta egitura aldaketa askoz sakonagoa; ezta er, sortu berri den zerbait, baizik eta aspaldi honetan erabiltzen den ikasketa egitura da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina