PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
Nori zuzenduta
HH 5eko haurrentzat zuzendua.
Helburuak
Kontsientzia fonologikoa indartu arbela digitalaren bitartez.
Urtaroak: udaberria
Landareak.
Denbora
40 minutu.
1.Ekintza: Arbela digitalaren bitartez "S" eta "TX" grafemak gainmarkatu. Hau egitean, ordenagailuak automatikoki egingo du hizkien fonoa. Haur guztiak pasako dira arbelatik.
Bukatzeko, bi hizki hauek dituzten hitzak esaten animatuko ditugu eta irakasleak hitz horiek arbelean kopiatuko ditu.
2.Ekintza: Haur bakoitzak papera eta arkatza erabiliz, aurreko ekintzan esandako hitzak kopiatuko ditu.
3.Ekintza: Irakasleak Tulipa Txikia ipuina erakutsi eta irakurriko die eta "S" eta "TX" fonemak ahotsez gaimarkatuz.
4.Ekintza: Landareek ura, airea eta eguzkia behar dute hasteko. Ikasketa hau esanguratsua izan dadin, algodoian dilista estaltzeko animatuko ditugu eta ur tantak botako dizkiete. Hemetik eta egun batzuetara zer gertatzen den ikusiko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina